Hilabeteko artxiboak: urria 2014
Auzoko egitasmoa abian jarri dute, Azpeitian
Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako egitasmoa da Auzoko, herritarrak, euskara eta aniztasuna biltzen dituen egitasmoa. Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren pertsonak hizkuntzara hurbiltzea. Auzokoren bidez azpeitiar guztiek euskarara murgiltzeko aukera izan dezaten bermatu nahi dute.
Irakurri osorik »
Udalak Euskararen Plan Estrategikoa landuko du herriko eragileekin batera
Orioko Udala datozen lau urteotarako Euskararen Plan Estrategikoa lantzen hasi da gaiarekin interesa duten herriko elkarteetako kide eta lagunekin elkar lanean. Datozen lau urteotan (2014-2017) Udalak euskararen alorrean non eragin nahi duen eta zein lehentasun jarriko dituzten erabakiko dute.
Irakurri osorik »
UEMAk administraizo publikoko lanpostuei hizkuntza eskakizuna ezartzeko eskatu du, Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza, Jusitizia, eta Barne Saileko Batzordean agerraldia egin dute Eneka Maiz eta Jon Abril UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kideek. Nafarroako euskararen legeak dioen moduan, progresiboki herritarren hizkuntza eskubideak bermatu daitezen lortzeko proposamen zehatza egiteko baliatu dute lan saioa.
Irakurri osorik »
UEMAk osasun etxe eta liburutegietan euskarazko zerbitzuak bermatzeko neurriak eskatuko ditu, bihar, Nafarroako Parlamentuan
Bihar, goizeko 11:00etan, Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza, Jusitizia eta Barne saileko batzordean agerraldia egingo du UEMAk. EHBildu eta NaBai talde parlamentarioek eskatuta, eta UEMAri ezarritako betoa gaindituta, Nafarroako osasun etxe eta liburutegietan gertatzen den hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa gainditzeko proposamena egingo du, UEMAk. Zehazki, plantilla organikoa aldatzeko eskatuko du.
Irakurri osorik »