Hasiera » komunikazioa » EHEk antolatuta “Euskararen normalizazio prozesuaren geroaz” mahai-inguru interesgarria

EHEk antolatuta “Euskararen normalizazio prozesuaren geroaz” mahai-inguru interesgarria

EHE35EHEk 35 urte beteko ditu, ofizialki, heldu den azaroaren 4an. Egun horretan, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 19:00etan, mahai beraren bueltan batuko dituzte Euskararen gizarte erakundeen
Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbao, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) Maren Belastegi eta Gotzon Barandiaran kulturgilea.  Inaki Petxarroman Berriako kazetariak gidatuko du saioa.

EHEk 35 urte beteko dituela eta, barrura eta aurrera begirako hausnarketa saio bat abiatuko du datozen asteetan, etorkizuneko aipatu erronkei eman beharreko erantzuna eraginkorrago bihurtzeko asmoarekin. Testuinguru horretan antolatu dute mahai-ingurua, euskararen normalizazio prozesuaren geroaz hausnartzeko.

“…Euskararen normalizazioaren bidean urrats ugari eman ditugu hamarkadotan, hainbat alor ezberdinetan, bai EHEtik zein bestelako eragile eta erakundeetatik. Aurrera urratsak emateko aukera dezente galdu baditugu ere, euskalduntzearen prozesu soziala hauspotu duten tresna eta baldintza berri asko sortu ditugu bide horretan.

Puntu honetara iritsita, bide berriak urratzeko eta baldintza berriak sortzeko aukerak ez dira gutxi. Euskal Herriko mugen baitan eta horietatik harago ere aldaketa ugari ematen ari dira esparru anitzetan. Duela gutxi arte aldaezinak ematen zuten hainbat parametro sozial eta politiko transformatzen ari dira, eta horiek Euskal Herrian eta bertako prozesu sozial eta politikoetan duten eragina ukaezina da. Erronka berriak, hortaz, ostertzean.”

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.