Hasiera » Administrazioa » GIAren euskarazko bertsioarekin Nafarroako udaletan lan hizkuntza euskara izan dadin lortu nahi du UEMAK

GIAren euskarazko bertsioarekin Nafarroako udaletan lan hizkuntza euskara izan dadin lortu nahi du UEMAK

Nafarroako udaletako langileek egunerokoan darabilten aplikazio informatikoa da GIA. Orain, euskarazko bertsioarekin, Nafarroako hainbat udaletan euskara lan hizkuntza izan dadin urrats sendoa egin dela uste du UEMAk.  Mankomunitateak, udalak euskalduntzeko egiten ari den lanaren baitan, lehentasunezko trataera eman nahi dio aplikazio informatikoak euskaratzeari.

UEMAk bultzatuta, 11 erakunderen arteko hitzarmenari esker euskaratu da GIA aplikazio informatikoa. Hitzarmenean zehaztu moduan, itzulpen lanaren kostua udalek hartu dute bere gain, lan informatikoak aldiz Rural Kutxaren kontura egin dira.

Hauek dira hitzarmena sinatu duten erakundeak: Arbizuko Udala (UEMAKo kide), Arruazuko Udala (laster UEMAKo kide), Etxarri Aranazko Udala (UEMAKo kide), Irañetako Udala, Lakuntzako Udala, Larraungo Udala (UEMAKo kide), Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (zerbitzua UEMAko kide diren udal askotan) , Leitzako Udala (UEMAko kide) eta Uharte Arakilgo Udala.

Euskarazko bertsioa sortu eta berehala proba pilotua martxan jarri da Etxarri Aranazko Udalean. Proba pilotuaren xedea izango da aplikazioan ikusten diren arazoak detektatu eta beharrezkoak ikusten diren doikuntzak egitea. Horren ostean, aplikazioa prest dagoela ikustean, gainerako erakunde publikoetan ere martxan jarriko da.

GIA aplikazioaren euskarazko bertsioari esker, udaletan euskaraz lan egiteko tresna baliagarria eskuratuko dute Nafarroako hainbat udalek. UEMAk, udalak euskalduntzeko egiten ari den lanaren baitan, lehentasunezko trataera eman nahi dio aplikazio informatikoak euskaratzeari. Eta norabide horretan emandako urratsa izan da GIAren euskarazko bertsioa sortzea.

GIA udal langileek egunerokoan darabilten aplikazio informatikoa denez,  euskarazko bertsioarekin, Nafarroako hainbat udal edo erakundeetan euskara lan hizkuntza izan dadin lortzeko urrats sendoa egin dela  esan genezake. 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.