Azpeitiko kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztien arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko Auzoko egitasmoa jarriko dute abian Azpeitiko Udalak eta Topaguneak. Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea, Azpeitian zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea eta hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, zein norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.
Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, astean 10 orduko lan jardunaren bitartez, proiektua dinamizatuko duen pertsona bat behar dute. Interesa dutenek, irailaren 19a bitartean bidali beharko dituzte curriculumak mikel@topagunea.org helbidera.
Hautagaiek honako ezaugarriak bete beharko dituzte:
– Dinamizatzeko gaitasuna.
– Hizkuntzekiko sentsibilitatea.
– Harremanetarako gaitasuna.
– Aniztasunarekiko interesa.
– Azpeitiarra izatea.