Hasiera » hizkuntza politika » Garapen bidean dauden herrialdeetako hizkuntza gutxituen berreskurapenean jarduteko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAko hainbat udalek

Garapen bidean dauden herrialdeetako hizkuntza gutxituen berreskurapenean jarduteko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAko hainbat udalek

Ondarru 2014UEMA eta Garabidek pasa den urteko azaroan sinatutako hitzarmenaren ondotik, Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun eta Otxandioko udalek hitzarmena sinatu dute Garabiderekin. Hitzarmen horien asmoa da munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko jarduerak bultzatzea da, bereziki kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchikel herrienak.

 

 

Udalek diru-laguntzak eman ohi dituzte, garapen-bidean dauden herrietan proiektuak sustatzeko, eta hitzarmena sinatu duten udalek egoki ikusi dute lan-ildo berri bat hastea, Garabide elkartearekin batera, aurrerantzean hizkuntza normalizatzeko egitasmoak ere sustatuz.

Hitzarmen horien xedea honako hau da: GARABIDE ELKARTEAren jarduera eta proiektuak finantzatzeko diru-laguntza zuzenaren baldintzak arautzea. Zehazki jarduera hauek gauzatzeko jasoko du GARABIDE ELKARTEAK diru laguntza:

–          Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko jarduerak; bereziki kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchikel herrienak eta, bigarren mailan, maputxe, aimara, maya yukateko, amazigh eta kurduenak. Halaber, kooperazio linguistiko honen helburua munduko hizkuntza komunitateetara zabalik egotea denez, datozen urteotan kooperazio honetara hurbil daitezkeen beste herri batzuei ere irekita dago egitasmoa.

–          Aditu Titulua dela-eta atzerriko ikasleen udazkeneko egonaldia baliatuz, herritarrekin hizkuntza minorizatuekiko  sentsibilitatea pizteko Udalekin adostutako ekimenetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du Garabidek.

Hitzarmena sinatu duten udalek konpromisoa hartu dute Garabiderekin elkar lanean, ekitaldi bana antolatzeko, egindako lanaren berri emateko balioko duena eta herritarrak sentsibilizatzeko helburua izango duena.

Garabide

GARABIDE ELKARTEAk urteak daramatza garapenerako euskal lankidetzaren barruan kooperazio-ildo berri bat lantzen: garapen-bidean dauden herrietako hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen, honako helburu hauekin:

1.- Garapen-bidean dauden herrietako hizkuntza-komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen-esperientzien trukean oinarrituta.

2.- Norabide horretan, munduko Hegoaldeko hizkuntza-komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza-proiektuak garatzea. Lankidetza-proiektu horiek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor batzuetan gauzatzen dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz.

3.- Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza-komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.