Hilabeteko artxiboak: iraila 2014
UEMAko hainbat udalek goi administraziora gutunak bidali dituzte harremanak euskaraz nahi dituztela adierazteko
UEMAko kide diren hainbat udalek euskaraz funtzionatzen dute. Eta errealitate horretatik abiatuta beste bultzada bat eman nahi zaio euskararen erabilerari instituzioen arteko harremanetan. Horretarako, Mankomunitateko kide diren hainbat udalek beste instituzioekin dituzten harremanetarako hizkuntza euskara izan dadin eskatuko dute.
Irakurri osorik »
UEMA .eus izango da, gaurtik aurrera
.eus aitzindari programan sartu ostean, eta zailtasun teknikoak gaindituta, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea .eus izango da aurrerantzean. Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak adierazi duenez, “.eus domeinua baliatuz, Mankomunitateak euskaraz bizi garela erakutsi nahi dio munduari”.
Irakurri osorik »
UEMAri ezarritako betoa eta hizkuntza eskubideen urraketak hizpide Nafarroako Parlamentuan
Nerea Perezek, Nafarroa Bai-ko parlamentariak, UEMAri ezarritako betoa salatu du Nafarroako Parlamentuan. Ondotik, legeak udalerri euskaldunetako herritarrei onartzen dizkien hizkuntza eskubideak ez direla errespetatzen ohartarazi dute NaBai eta EH Bildu-ko talde Parlamentariek.
Irakurri osorik »
Errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak gora egin du, Nafarroan
UEMAk eskuratu berri ditu Nafarroako errenta aitorpenaren gaineko datuak. Oraindik “gutxi” dira errenta aitorpena egiten dutenak, baina urtez urte gero eta gehiago dira hautu hori egiten duten herritarrak.
Irakurri osorik »