Hasiera » udalerriak » 118 herritarrek izen-abizenak euskaldundu dituzte Azpeitiko Natul euskara taldeak egindako kanpainari esker

118 herritarrek izen-abizenak euskaldundu dituzte Azpeitiko Natul euskara taldeak egindako kanpainari esker

natul118.118 pertsona-izen eta abizen euskal grafiaz idazteko izapideak egin dituzte herritarrek, bi egunetan. Bi egunez jarri zuten abizenak euskaratzen laguntzeko mahaia Azpeitiko plazako arkupeetan, eta herritarrek oso ondo erantzun diote egitasmoari. Izan ere, zortzi ordutan –lau ordu asteartean eta lau ostegunean− ehun pertsona baino gehiagok egin dituzte izen-abizenak euskalduntzeko tramiteak.

Natul Azpeitiko euskara taldeak eskerrak eman dizkie herritarrei, izandako konfiantzagatik. Laster hasiko dira izen eta deitura guztiak euskaratzeko prozesuarekin eta bi edo hiru hilabeteren buruan izen-abizen guztiak euskaldunduta egotea espero dute. “Izana ez ezik, izena ere euskaraz nahi dugulako, mila esker guztioi. Zuei esker euskara gehiago erabiliko dugu; ahoan ez ezik, dokumentu ofizialetan ere bai. Euskaraz zarete”.

Eneritz Albizu, Natul euskara taldeko kideari Argian egin dioten elkarrizketan aditzera eman duenez, “gure asmoa jendea aktibatzea, kontzientziatzea da, konturatzea euskara zaindu behar den gauza bat dela”. Eta helburu horiek lortzeko lan egin nahi dute elkarteko kideek.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.