Hasiera » udalerriak » Urtero bezala, merkealdi kanpaina euskaraz egiteko hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk

Urtero bezala, merkealdi kanpaina euskaraz egiteko hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk

Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak, eta beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatu eta indartzeak.

UEMAk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie merkatariei:

–      Itzulpen lanak: gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak egitea (menuak, karteltxoak, errotuluak…).

–      Euskara zuzenketak eskaintzea, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin.

–      Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera dute, balizko bezeroen eskura.

–      Karteltxoak, ordainagiriak, faktura takoak, alorkako hiztegiak, merkealdi-tirak, lehengo eta oraingo prezio-txarteltxoak… eskaintzen dizkiegu merkatariei.

Gainera, hainbat sektoretako merkatariei zuzendutako hiztegitxoak ere UEMAk bere webgunean. Zehazki sektore hauetara zuzendutako hiztegiak dira: arrandegia, belar-denda, burdindegia, drogeria eta lurrindegia, estetika, etxeko tresneria, fruta-denda, harategia, hortz-klinika,  taberna,  janariak  eta sukaldeko tresnak.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.