Hasiera » 2014 » ekaina (Orrialdea 5)

Hilabeteko artxiboak: ekaina 2014


Bortzirietako herritarrek Udalerri Euskaldunen Egunera joateko deia egin dute

Euskaraz Gara Bortziriak 20140530Orain arte UEMA Eguna izan dena aurten Udalerri Euskaldunen Eguna izanen da. Tolosan eginen da, ekainaren 14an. Goizuetako herritarrek egun horretan parte hartzeko eta bertara joateko deia egin dute, eta horretarako “Euskaraz Gara” leloarekin mosaiko bat osatu dute, argazkian ikus daitekeen moduan.
Irakurri osorik »

Udalerri Euskaldunen Eguna iragartzeko bideoa egin dute zarauztarrek

Udal langileak, Gaztetxeko kideak, tabernariak, merkatariak, euskalgintzako kideak, kazetariak, sindikatuetako ordezkariak, kulturgintzakoak eta osasun langileak hartu dute parte bideoan, besteak beste.  Hainbat herritarrek, haur,  gazte eta heldu, bat eginda osatu dute “euskaraz gara” leloa.
Irakurri osorik »

Udalerri Euskaldunen Egunarekin bat egin dute Etxarri-Aranazko hainbat herritarrek

Etxarri-Aranatzen euskaraz bizi dira nagusiki bertako herritarrak. Euskaraz gara leloarekin bat eginda,  halaxe aldarrikatu dute bertako hainbat herritarrek. Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Eguaren bat eginda, euskararen arnasguneek hizkuntzaren normalizaziorako duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
Irakurri osorik »

Adunako herritarrek Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deia egin dute

Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, gonbidapena egiteaz gain, hainbat hausnarketa partekatu dituzte. Zehazki, arnasguneen garrantzia eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatu nahi izan dituzte. "Ezinbestekoa iruditzen zaigu arnasguneak sendotzeari begirako lana, eta, horretarako, dauden hutsuneen zergatiei erreparatzea eta hutsuneak dauden eremu horietan eragiteko lanei ekitea".
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.