Hilabeteko artxiboak: ekaina 2014
Bermeon argazki mosaikoa egin dute “euskaraz gara” leloa osatuz, Udalerri Euskaldunen Egunerako motorrak berotzeko
Pasa den zapatuan, ekainaren 7an, Erromeidxen barne eta jai-giroan, argazki-mosaikoa osatu zuten Bermeoko hainbat herritarrek ‘Euskaraz gara’ leloarekin. Argazki mosaiko honekin datorren ekainaren 14an Tolosan ospatuko den UEMAren euskararen egunerako deia egin nahi izan da eta euskararen aldeko giroa sortu.
Irakurri osorik »
Iker Salaberria, Kontseiluko koordinatzailea: “Batu ditzagun indarrak udalerri euskaldunen norabidean”
Iker Salaberria Euskararen Kontseiluko koordinatzaileak Udalerri Euskaldunen egunean parte hartzeko deia egin du iritzi artikulu baten bitartez. Izan ere, “hizkuntza normalizazio prozesuak aski erakutsi digu jada arnasguneen beharraz, hauek indartu eta hedatzearen garrantziaz ohartzeko. Ikasi dugu euskara gaitasun hutsa nahikoa hutsa dela berau erabiltzeko espazioz bete ezean”.
Irakurri osorik »
Oiartzungo merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskolak baliagarriak izan direla diote parte hartzaileek
Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak martxan duten Euskara Merkataritzara egitasmoaren baitan, merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskolak antolatu dituzte. Besteak beste, Christian Gonzalez Arraguako Alhambrako tabernariak eta Patxi Fernandez Odriozolako gozogileak hartu dute parte. Dakiten euskara hobetzeko egin duten ahalegina euren establezimenduen eta bezeroen mesedetarako izango da.
Irakurri osorik »
“Parketarrak” egitasmoaren bukaerak eta Udalerri Euskaldunen Egunerako deiak bat egin dute, Orion
orio
Orioko bi ikastetxeetako haur eta gurasoek gogoz hartu zuten parte “euskaraz gara” mosaikoan. Orioko udalak, herriko gurasoen artean euskararen erabilera indartu asmoz jarri zuen abian “Parketarrak” egitasmoa. Orain, herritarren euskararen aldeko bultzada irudikatzeko asmoarekin Udalerri Euskaldunen Egunerako deia ere egin dute.
Irakurri osorik »