Hasiera » 2014 » ekaina (Orrialdea 3)

Hilabeteko artxiboak: ekaina 2014


Tolosaldeako hautetsiek Udalerri Euskaldunen Egunerako deia egin dute

Tolosaldea eskualde euskalduna dela gogora ekarri eta euskararen arnasguneak sendotu eta hedatzearen garrantzia azpimarratu dute. Aurreratu dutenez, Udalerri Euskaldunen Egunean hainbat udalerri euskaldunetako alkate eta zinegotzik adierazpen bateratua plazaratuko dute. Asko dira, “Euskarak batzen gaitu” adierazpenarekin bat egin duten ordezkariak, eta horietako asko, jada alkate eta zinegotzi ugarik konfirmatu dute, adierazpena babestera joango dira Tolosara.
Irakurri osorik »

Otxandion ere “euskaraz gara”

Beste hainbat udalerri euskaldunetan bezala, Otxandioko herritarrek ere mosaikoa osatu dute, herriko plazan. Udalerri Euskaldunen egunerako deia egitearekin batera, arnasguneak indartzeko aldarria egin dute.
Irakurri osorik »

Ibarrako Uzturpe ikastolan ere “euskaraz gara” mosaikoa osatu dute

ibarraHainbat udalerri euskaldunetan egin duten modura, Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleek ere mosaiko erraldoia osatu dute, ikastolako jolastokian. Herriz herri, gero eta gehiago dira udalerri euskaldunen egunarekin bat egin, eta euskararen arnasguneak sendotzeko aldarria bere egin duten eragile eta herritarrak.
Irakurri osorik »

Leitzatik ere Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deia

Amazabal Institutuko ikasleek egin dute deialdia, eta larunbat honetan Tolosan eginen den egun horretara joatera gonbidatu dituzte herritar guztiak. Irudian ikus daitekeenez, "euskaraz gara" esaldia osatu dute mosaiko baten bitartez.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.