Hasiera » Zehaztu gabe » UEMA “.eus” aitzindari

UEMA “.eus” aitzindari

.eus92 aitzindarirekin, abian da “.eus” domeinua. Larunbatean PuntuEus Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiarekin batera aktibatu dira lehen webgunetako domeinuak, eta falta direnak, datozen egunetan jarriko dira martxan. Iratxe Esnaola proiektuaren koordinatzaileak aitzindari zerrendaren aniztasuna azpimarratu du.

Kafe Antzokiko agerraldian, proiektuaren koordinatzaile Iratxe Esnaolak zerrendaren aniztasuna azpimarratu zuen eta guztiak “domeinuaren aitzindari direlako merezi duten protagonismoa” eman nahi zietela adierazi zuen.

Aitzindarien zerrenda aurkezteaz gain, orain arteko prozesuaren balorazioa ere egin zuen PuntuEus Fundazioak. Joan Mari Torrealdai PuntuEus Fundazioko lehendakariak nabarmendu zuen aitzindarien ekarpenak proiektuari eman dion bultzada, sustapenaren zein baliabide ekonomikoen aldetik, eta pozik agertu zen aniztasuna delako aitzindarien zerrendaren ezaugarri nagusia. “Guk eus. domeinua proiektu inklusibo moduan definitzen dugu, eta inklusiboa izango bada, badakigu aniztasun hori hasieratik bermatu delako izango dela”.

Hurrengo fasea: abiarazte-aldia

Aitzindarien fasearen ondoren, abiarazte-aldia etorriko da. Abiarazte aldian mota guztietako erakunde publiko, elkarte eta enpresek euren domeinu-izenak eskatu ahal izango dituzte, lehentasunez, publiko orokorrera ireki aurretik. Abiarazte-aldia zehazki irailaren 16an hasi eta azaroaren 18an bukatuko da. Eta denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean. Egun berezi horretan “.eus” domeinuaren fase irekia edo orokorra hasiko da.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.