Hasiera » Administrazioa » Justizia Administrazioko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Usurbil eta Orioko bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatuko da laster

Justizia Administrazioko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Usurbil eta Orioko bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatuko da laster

Usurbil eta Orioko alkateek, eta UEMAko lehendakariak bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatzeko eskaria egin zuten.  Ondotik, Arartekoak  ere Orio eta Usurbilgo Bake Epaitegiko idazkari lanpostuaren hizkuntza eskakizunaren derrigortasun data aurreratzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Orain, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, laster sortuko da 3. hizkuntza eskakizuna ezarriko zaion lanpostua.

Honela dio hitzez hitz Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko Zuzendaritzatik Usurbilgo Udalera bidalitako jakinarazpenak:

“Lanpostuen zerrendak aldatzeko izapideak eginda, laster argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bake epaitegien lanpostuen zerrenda aldatzeko dekretua. Dekretu horren eranskinean, prozesu eta kudeatzaile lanpostu bat sortuko da, 3. Hizkuntza eskakizuna du ezarrita eta derrigortasun data igarota dauka. Hortaz, argitaratu eta hurrengo egunetik postu hori beteko duen funtzionarioak 3.  hizkuntza eskakizuna beteta eduki beharko du”

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.