Hasiera » udalerriak » Berastegi eta Markina-Xemein UEMAko kide izango dira, bihartik aurrera

Berastegi eta Markina-Xemein UEMAko kide izango dira, bihartik aurrera

UEMAk Batzar Nagusia egingo du, ekainaren 14an, Tolosako Udalean. Eta bertan, Berastegi eta Markina-Xemeingo udalek ala eskatuta, Batzar Nagusiak UEMAko kide izatea onartuko die bi udalerriei. Gipuzkoa eta Bizkaiko udalerriokin UEMAk hego Euskal Herriko 72 udalerri euskaldun bilduko ditu bere baitan.

Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean diharduen erakunde publikoa da UEMA.

Euskal Herriko mutur batean zein bestean sakabanatuta egon arren, eta neurriz ere denak berdinak ez izan arren, elkarren artean antzekotasun handiak dituzten herriz osatuta dago: berezko hizkuntzak batzen ditu. UEMAko udalerrietan, lurgune euskalduneko herriak izaki, biztanleen %70ak baino gehiagok daki euskaraz.

1991. urtean, 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 70 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. Eta herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du mankomunitateak. Euskara nagusi den lurgunea erabat euskalduntzeaz gain, lurgune euskalduna zabaltzea bultzatu nahi du UEMAk.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.