Hasiera » udalerriak » Bermeon argazki mosaikoa egin dute “euskaraz gara” leloa osatuz, Udalerri Euskaldunen Egunerako motorrak berotzeko

Bermeon argazki mosaikoa egin dute “euskaraz gara” leloa osatuz, Udalerri Euskaldunen Egunerako motorrak berotzeko

BermeoPasa den zapatuan, ekainaren 7an, Erromeidxen barne eta jai-giroan, argazki-mosaikoa osatu zuten Bermeoko hainbat herritarrek ‘Euskaraz gara’ leloarekin. Argazki mosaiko honekin datorren ekainaren 14an Tolosan ospatuko den UEMAren euskararen egunerako deia egin nahi izan da eta euskararen aldeko giroa sortu. 

Hain zuzen ere, Udalerri Euskaldunen Egunak euskararen arnasguneen beharra eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatuko ditu. UEMAk gogoratu duenez, bermeotarren %70etik gorak daki euskaraz, eta antzeko baldintzak dauden herriek hizkuntza politika aurrerakoiak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen dute.  

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.