Hilabeteko artxiboak: ekaina 2014
UEMA “.eus” aitzindari
92 aitzindarirekin, abian da “.eus” domeinua. Larunbatean PuntuEus Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiarekin batera aktibatu dira lehen webgunetako domeinuak, eta falta direnak, datozen egunetan jarriko dira martxan. Iratxe Esnaola proiektuaren koordinatzaileak aitzindari zerrendaren aniztasuna azpimarratu du.
Irakurri osorik »
Uztaritzeko Herri Kontseiluak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko hartutako erabakia txalotu eta babestu du UEMAK
Ipar Euskal Herrian neurri horretako konpromisoa hartu duen lehen Udala da Uztaritzekoa. UEMA prest agertu da Uztaritzeko udalari laguntzeko. Baita, antzeko bideak urratu nahi dituzten gainerako Udalekin elkarlanean aritzeko ere.
Irakurri osorik »
Justizia Administrazioko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Usurbil eta Orioko bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatuko da laster
Usurbil eta Orioko alkateek, eta UEMAko lehendakariak bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatzeko eskaria egin zuten. Ondotik, Arartekoak ere Orio eta Usurbilgo Bake Epaitegiko idazkari lanpostuaren hizkuntza eskakizunaren derrigortasun data aurreratzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Orain, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, laster sortuko da 3. hizkuntza eskakizuna ezarriko zaion lanpostua.
Irakurri osorik »
Sendagile euskaldunak eskatu dituzte Zumaiako hainbat eragilek
Lehendabizi, famili mediku euskaldun bat, euskaraz ez dakien bategatik ordezkatu zuten, eta orain, pediatra berria ere, erdalduna ezarri dute. Osasun etxean euskarazko zerbitzu gero eta gutxiago eskaintzen direla eta, kezkatuta agertu dira hainbat eragile eta herritar: Udala osasun etxeko arduradunekin bildu da eta guraso elkarteak sinadura bilketa abiatu du.
Irakurri osorik »