Hasiera » 2014 » maiatza (Orrialdea 4)

Hilabeteko artxiboak: maiatza 2014


Lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, ekainaren 14an

Ekainaren 14an, Tolosan ospatuko den udalerri euskaldunen egunaren berri emateko asmoz agerraldia egin dute Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Ibai Iriarte Tolosako alkateak, Inaki Irazabalbeitia Tolosako euskara batzordeburuak, Olatz Peon Tolosako udaleko EAJko zinegotziak eta Galtzaundi euskara elkarteko kideak.
Irakurri osorik »

Zarauzko Euskara Aholku Batzordeak Euskararen Astea antolatu du, hilaren 12tik 16ra bitartean

Hainbat ekitaldi egingo dituzte Euskararen Astean: erakusketa, mahai ingurua, tailerra… Euskararen Astearekin batera, Euskai marka ere aurkeztu dute. Marka berriarekin, Euskararen Aholku Batzordearen baitan, hainbat eragilek egiten duten lana zabaldu eta euskara hazten eta zabaltzen doala erakutsi nahi dute.
Irakurri osorik »

Gaur 23 urte, Aizarnazabalen, sortu zuten UEMA 19 udalek

Gaur egun, 70 udalerrik osatzen dute UEMA eta hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da UEMA. Egungo Zuzendaritza batzordea osatzen duten lau alderdi politikotako ordezkariak (Bildu, EAJ, Aralar eta independenteak) erronka berari lotuta dihardute lanean, udalerri euskaldunek osatzen duten arnasgune linguistiko kulturalen lurralde-sarea osatzea eta ahalmentzea.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.