Hasiera » 2014 » maiatza (Orrialdea 2)

Hilabeteko artxiboak: maiatza 2014


Lurralde-antolakuntzak hizkuntza-komunitatean duen eraginaren ondorioak aurreikusi eta lantzeko ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk 2014ko urtarrilaren 16 eta 17an antolatutako "Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. Jardunaldiak" ekimen arrakastatsuaren ondotik dator ikastaroa. Jardunaldian landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course) formatuko ikastaro hau antolatu dute Asmoz Fundazioarekin batera.
Irakurri osorik »

UEMAk eta Berria Taldeak euskarazko hedabideen zabalkundean eragiteko eta Berria berria ezagutzera emateko kanpaina egingo dute

Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria eta Iban Arregi Berria Taldeko kontseilari ordezkaria egin dute kanpainaren aurkezpena Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Irakurle berriak erakartzeko eta euskararen normalizazioan eragiteko kanpaina UEMAko udalerri guztietara zabalduko da, eta maiatzaren 31tik aurrera argitaratuko den BERRIA berria doan jasoko dute, eskatzen dutenek, ekainaren 3tik 15era.
Irakurri osorik »

Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa jarri dute abian, Oiartzunen

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker egingo da kanpaina. Merkatari eta ostalariak euren zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi dituzte, eta herritarrei ere dei egin diete laguntza emateko. Berriki, establezimenduetan zerbitzua euskaratzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri eman diete merkatari eta ostalariei, gutun bidez.
Irakurri osorik »

Mugak hausten

Atzo hasita, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Udaltop Soziolinguistika jardunaldia burutzen ari dira bi egunez. Herri erakundeen barruan euskararen erabilera zabaldu, eta, aldi berean, trinkotzeko eratzen diren planen berrikuntzan murgildu dira parte hartzaileak. Gaurko saioan, Imanol Haro, UEMAko euskara teknikariak, hizkuntza politikaren mugak, UEMAk udalen euskalduntzean egindako lana eta etorkizunerako erronkak izan ditu hizpide.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.