Hasiera » hizkuntza politika » Euskara sustatzeko aurreikusitako diru-laguntzak banatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Euskara sustatzeko aurreikusitako diru-laguntzak banatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

“Gurea, lingua navarrorum. Euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean, elkarretaratzea egin zuten UEMAko, IKAko, AEK-ko, Nafarroako Bertsozale Elkarteko eta udaletako hainbat ordezkarik, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Aipatu eragileek salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak “herri ekinbidezko euskaltegientzako, udaletako euskara zerbitzuentzako eta Bertsolaritza irakaskuntzan programarentzako aurrekontuetan diru sailak agertzen diren arren, ez du horietako euro bakar bat ere banatu”.

Gogora ekarri dutenez, 2012. urtea bitartean Nafarroako Gobernuak euskararen normalizazioan jarduten duten proiektuei bideratu zizkien diru-laguntzak «eskasak» izan baziren, 2013 eta 2014an gertatutakoa «onartezina» da. Izan ere, euskararen sustapenean diharduten eragile eta erakundeentzat Gobernuaren aurrekontuetan diru partidak agertzen diren arren, “ez du horietako euro bakar bat ere banatu”. Horretaz gain, azken bi urteetan euskarazko hedabideentzako diru-laguntzarik desagerrarazi dituzte.

“Krisia aitzakiatzat” hartuta, Nafarroako Gobernuak euskara eremu guztietatik “desagerrarazi” nahi duela azpimarratu dute eragileek. Eta Euskarabideako zuzendariaren agerraldiaren harira, aurrekontuetan dauden partidak lehenbailehen banatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.