Hilabeteko artxiboak: maiatza 2014
Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua eta kanta aurkeztu dituzte
Agerraldian izan dira Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria, Ibai Iriarte, Tolosako alkatea, kantuaren egile diren Emon musika taldeko Eneko Longarte eta Amets Arzallus. Horiez gain, Irrien Lagunen klubeko Ane piratak eta Tolosaldeako hainbat eragiletako ordezkariek han egon nahi izan dute: Tolosako Galtzaundi euskara elkartea, Krikiño aisialdi taldea, Tolosa Kantari, Udaberri dantza taldea, Lizardi elkartea eta Ibarrako Gaztetxea.
Irakurri osorik »
Euskara sustatzeko aurreikusitako diru-laguntzak banatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari
UEMAko, Nafarroako Bertsozale Elkarteko, IKA eta AEK euskaltegietako eta beste hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten, atzo, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Euskarabideako zuzendari Maximino Gomezek Hezkuntza batzordean egindako agerraldiaren harira. Nafarroako Gobernuak euskara eremu guztietatik desagerrarazi nahi duela salatu zuten.
Irakurri osorik »
Herritar ugarik eskatu dute pediatra euskalduna, Leitzaldean
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskalgintzak, euskara mankomunitateak, UEMAk eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, pediatra eta mediku euskaldunak eskatzeko egin duten kanpainaren emaitzen berri eman dute Leitzako udalean egindako agerraldiaren bitartez. Seme-alabak pediatrengana bidaltzeko adinean dituzten gurasoek sinatutako 171 eskaera bildu dira eskualdean. Eskaerak Iruñera bideratu dituzte, gai honen inguruko erantzukizuna Nafarroako Gobernuarena eta Osasunbidearena baita.
Irakurri osorik »
Goizuetako herritarrek Udalerri Euskaldunen Egunera joateko deialdia egin dute
Udalerri Euskaldunen Eguneko leloarekin bat eginez, “euskaraz gara” mosaikoa osatu dute Goizuetako herritarrek. Horrela, udalerri euskaldunek euskararen geroan jokatzen dute paper garrantzitsua lau haizetara zabaldu nahi izan dute. Gogora ekarri dute udalerri euskaldunek elkarlanean egiteko garrantzitsua dutela, “euskararen lurgunea trinkotzea, saretzea, eta nola ez, hedatzea”.
Irakurri osorik »