V. mapa soziolinguistikoa osatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lau gune soziolinguistiko ezarri zituen biztanleriaren euskaldunen ehunekoaren arabera. Honako hau da banaketa:
– Lehen gune soziolinguistikoa. Biztanleriaren % 20 baino gutxiago da euskalduna.
– Bigarren gune soziolinguistikoa. Biztanleriaren % 20-50 bitartean da euskalduna.
– Hirugarren gune soziolinguistikoa. Biztanleriaren % 50-80 bitartean da euskalduna.
– Laugarren gune soziolinguistikoa. Biztanleriaren % 80 edo gehiago da euskalduna.
Laugarren gune soziolinguistikoko udalerrietan 63.493 pertsona bizi dira, EAEko biztanleria osoaren % 3,1. Horietatik 53.528 euskaldunak dira, hau da, euskaldun guztien % 7,1. Bizkaiko eta Gipuzkoako 61 udalerri eta Arabako udalerri bakarra (Aramaio) daude gune honetan. Udalerri txikiak dira gehienak, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte, Azpeitia eta Lekeitio izan ezik.
Bilakaerari erreparatuz gero, ikus daiteke gero eta udalerri gutxiago dagoela laugarren gunean. Azken urteotan, laugarren guneko zenbait udalerri hirugarren gunera pasatu dira, hala nola, Markina-Xemein. Udalerrien zein euskaldunen kopurua jaitsi egin da, hirugarren gunera pasatu baitira. Duela 30 urte, 79 udalerri zeuden laugarren gunean, orain baino 17 gehiago.
Honako hauek dira euskaldunen ehunekorik handiena duten eskualdeak:
Lea-Artibai (% 81,2), Urola Kosta (% 76), Busturialdea (% 72), Tolosaldea (% 70,6), Debagoiena (% 62,8), Goierri (% 59,4), Debabarrena (% 58,1) eta Arratia-Nerbioi (% 54,1). Tamaina ertaineko eskualdeak dira, 20.000-70.000 biztanle artean dituztenak.
*V mapa soziolinguistikoko datuak |
EUSKALDUNAK |
||
HERRIALDEA |
ESKUALDEA |
2001 |
2011 |
Bizkaia |
Lea-Artibai |
%87,5 |
%81,2 |
Gipuzkoa |
Urola Kosta |
%80,1 |
%76 |
Bizkaia |
Busturialdea |
%75,4 |
%72 |
Gipuzkoa |
Tolosaldea |
%72,2 |
%70,6 |
Gipuzkoa |
Debagoiena |
%65,7 |
%62,8 |
Gipuzkoa |
Debabarrena |
%60,3 |
%58,1 |
Bizkaia |
Arratia-Nerbioi |
%56,4 |
%54,1 |