Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren Ordezkariak hainbat udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiri eta UEMAri egindako ohartarazpenak “euskararen aurkako erasotzat” jo ditu UEMAk. Mankomunitatearen iritziz, garrantzitsua da erasoei bat eginda erantzutea, eta datorren asteazkenean, hainbat herritan, egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko dei egin die udal ordezkari eta herritarrei.
Carlos Urkijok egindako ohartarazpenak hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatu nahi dituztenen aurkako “mehatxu” argia direla uste du UEMAk. Urikjok, euskararen sustapena “susmopean” ipini eta instituzioetatik bultzatzen den hizkuntza politikan eragin nahi duela uste du Mankomunitateak. “Ohartarazpenek Urkijok euskararekin duen obsesioan du oinarria”.
UEMAk dio “larria” dela, kanpo esku hartzearen bitartez, instituzioak bultzatzen ari diren hizkuntza politikan eragin nahi izatea. Mankomunitatearen esanetan ohartarazpenek helburu argia dute, “euskararen sustapena trabatzea”.
Euskara hizkuntza minorizatua izaki, bultzada zabala behar du. Eta euskara normalizatu nahi bada, herritarren, eragileen eta instituzioen arteko elkarlana behar beharrezkoa da. Horregatik, “udalez udal, herriz herri egiten ari garen lanean” jarraitzeko deia egin du UEMAk.
Kontzentrazioak (astezkenean, 19:00etan, udaletxe atarietan)
– Agurain (eskualde mailakoa, San Juan plazan)
– Arrasate (19:30etan)
– Azpeitia
– Basauri
– Bergara
– Erandio
– Errenteria
– Galdakao
– Lekeitio
– Lezo
– Oiartzun (20:00etan)
– Oñati
– Ondarroa
– Ordizia (eskualde mailakoa)
– Otxandio
– Pasaia (Gure Zumardian)
– Soraluze
– Tolosa (eskualde mailakoa)
– Zarautz (eskualde mailakoa)