Hasiera » 2014 » martxoa (Orrialdea 3)

Hilabeteko artxiboak: martxoa 2014


UEMAko udalen inguruko erreportajea egin du Berriak

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalak oso ondo daude euskararen erabilerari dagokionez. Hala diote Uemak berak esku artean dituen datuek. Administrazioko arnasgune batzuk Uemako udaletan aurki daitezke. Uemako udalek, oro har, zerbitzua euskaraz bermatzen diete herritarrei.
Irakurri osorik »

Goizane Arana: “Euskarari dagokionez, Azpeitian kezka handiena etorkinekin nabaritzen da”

Azpeitiko arnasguneen tailerraren harira, elkarrizketa egin dio Urolakostako hitzak Goizane Arana UEMAko teknikariari. Atzo egin zuten arnasguneen tailerreko bigarren saioa, Azpeitian. Arnasguneek euskararentzat duten garrantziaren inguruan aritu dira bi lan saiotan. Parte hartzaileek nabarmendu dutenez, nagusi da euskara Azpeitian. Baina badira hutsuneak ere, eta horiek detektatu eta euskalduntze bidean jartzeko eman beharreko urratsak zein izan daitezkeen aztertu dute.
Irakurri osorik »

UEMAko udal ordezkariek martxoaren 22an, Iruñean, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Nafarroako UEMAko hainbat udaletako ordezkari Leitzan batu dira, eta bertan egin duten prentsa agerraldiaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak euskara eremu publikotik erabat desagerrarazi nahi duela salatu dute. Nafarroako euskalgintzak bizi duen egoeraren aitzinean "kezkatuta eta haserre" agertu dira. Euskara sustatzeko diru laguntzarik gabe, udaletatik hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzeko egiten ari diren ahalegina esfortzua azpimarratu dute.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.