Hasiera » arnasguneak » Goizane Arana: “Euskarari dagokionez, Azpeitian kezka handiena etorkinekin nabaritzen da”

Goizane Arana: “Euskarari dagokionez, Azpeitian kezka handiena etorkinekin nabaritzen da”

Atzo egin zuten arnasguneen tailerreko bigarren saioa, Azpeitian. Arnasguneek euskararentzat duten garrantziaren inguruan aritu dira bi lan saiotan. Parte hartzaileek nabarmendu dutenez, nagusi da euskara Azpeitian. Baina badira hutsuneak ere, eta horiek detektatu eta euskalduntze bidean jartzeko eman beharreko urratsak zein izan daitezkeen aztertu dute.

Arnasguneen tailerraren harira, elkarrizketa egin dio Urolakostako hitzak Goizane Arana UEMAko teknikariari:

Zeintzuk dira Azpeitian euskarak arnas hartzeko dituen aukerak?

Esan daiteke Azpeitia osoa dela arnasgune bat, nahiz eta hutsune batzuk egon badauden. Erabilera %87koa da, eta esan genezake Azpeitian euskaraz eroso bizi daitekeela.

Zeintzuk dira, bada, hutsune horiek?

Lehenengo saioan identifikatu ziren hutsune horietako batzuk. Osasun etxean, Inem-Lanbiden, banketxeren batean eta administrazioan ikusten ziren hutsune batzuk, esaterako. Baina kezka handiena etorkinekin nabaritzen da, ikusten baita ghetto bihurtzeko arriskua dagoela, erdaraz hitz egiten duten herritarrak ghettoetan biltzekoa, alegia. Horiekin lanketa handia egin behar dela ikusten dugu, badagoelako haiek aparte gelditzen joateko joera bat. Gazteengan ere nabari da gaztelaniara jotzeko joera bat, Azpeitian oso nabarmena ez den arren. Baina joera hor dago, eta arreta jarri behar zaio.

Irakurri elkarrizketa osorik Urolakostakohitza-n.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.