Hasiera » 2014 » otsaila (Orrialdea 4)

Hilabeteko artxiboak: otsaila 2014


“EUSKARA, BESTELA EZ GARA” III. hitzaldi zikloa Zumaian

Hirugarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Euskara Zerbitzuak. Aurreko urteetako arrakastak animatuta, euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarraitu nahi dute: esparru batean eta bestean, herri mailan eta hiztun komunitatean...
Irakurri osorik »

Berastegiko Udalak UEMAn sartzea erabaki du

Otsailaren 5ean egindako udalbatzan Berastegiko udal ordezkariek aho batez hartu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko erabakia. UEMAk ekainean egingo duen Batzar Nagusiak onarpena eman ostean bilakatuko da ofizialki Mankomunitateko kide. Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Biztanleria beti mantendu izan da 1.000 lagunen inguruan, nahiz eta gorabeherak izan historian zehar. Bertako euskararen ezagutza indizea %91,2koa da.
Irakurri osorik »

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpainari trabak ezarri dizkio Osasunbideak

Elizondoko osasun-etxean kanpainaren berri ematen duen materiala eta eskaera-orriak biltzeko kutxa jartzeko debekua iritsi da Osasunbideatik. Antolatzaileek udaletxera pasa behar izan dute osasun etxean zegoen material guztia. Eskaera egin nahi duten herritarrek osasun-etxean jaso beharko dute eskaera-orria, behin eskaera bete eta osasun-etxeko harreran aurkeztuta, kopia orria Iruritako kontsultategian edo Elizondoko udaletxean egongo den kutxan utzi beharko dute.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.