Hasiera » Administrazioa » UEMAk hala eskatuta, suzko zezena eramateko prestakuntza saioa euskaraz ere eskainiko du Jaurlaritzak

UEMAk hala eskatuta, suzko zezena eramateko prestakuntza saioa euskaraz ere eskainiko du Jaurlaritzak

Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak, gutun bana bidali zien, Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizunen zuzendariari, Elebideri eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiari. “Herritarrek erakunde publikoetatik antolatzen diren ikastaroak euskaraz egiteko duten eskubidea berma dadin behar besteko neurriak hartzea” eskatu du.

Segurtasun Sailetik jasotako erantzunak honela dio, hitzez hitz: “Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak UEMAtik ere kexa bera jaso du. Hori dela eta, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin harremanetan jarri da eta erabaki dugu “Suzko zezenaren prestakuntza, aditutzat jotako kontsumitzaile taldeen arduradunentzat” ikastaroa euskaraz ere eskaintzea. Ikastaro hori martxoaren 21ean, ostirala, egingo da”

Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren esanetan “berri pozgarria” da UEMAk egindako eskaera kontutan hartu izana. Gogora ekarri du “administrazioak euskarazko zerbitzuak eskaintzeko betebeharra duela”. Baina “administrazioak euskarazko zerbitzuak ez dituela bermatzen” ikusita, antzeko kasuen aurrean, goi administrazioari eskaerak bideratzen jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu du eta euskarazko zerbitzuak eskatzera gonbidatu ditu udalak eta herritarrak.  

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.