UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, 20. urteurrenaren harira egindako hausnarketaren ondorioak izan dituzte hizpide Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gidatutako saioan. UEMAk, bere udaletan, euskararen erabileraren inguruan egindako diagnostikoaren emaitzak aztertu dituzte, eta UEMAko koordinatzaileak, udalen euskalduntzean urratsak egiten jarraitzeko abian jarri duten metodologia berria zein den ere azaldu du.
Hemen elkarrizketa osorik.