Bideo honetan, ederki azaltzen da arnasguneek zer diren euskararentzat, baita UEMAk udalerri euskaldunetan egiten duen lan garrantzitsua ere. Igantziko Udala 2012an sartu zen UEMAn. Eta erabaki horren arrazoia azaldu nahirik, herriko Euskara Batzordearekin eta eskolarekin batera grabatu zuten bideoa. UEMA herrian bertan dagoen San Joan Xarreko erreserba naturalarekin alderatu dute, eta euskara bertako espezie babestuarekin, pagolizarrarekin.
Erlazionatutako albisteak
Ez dago erlazionatutako albisterik.