Zigor Etxeburuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak; Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak; Paul Bilbaok, Kontseiluko Idazkari Nagusiak eta Unai Fernandez de Betoñok, UEUko zuzendaritzakideak hartu dute parte jardunaldiaren sarrera ekitaldian. Jardunaldiak sortu duten jakinminaren adibide, aretoa beteta eman zaio hasiera jardunaldiari. Gaur eta bihar, hitzaldi eta mahai inguru interesgarriak izango dira, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.