Hasiera » 2013 (Orrialdea 13)

Urteko artxiboak: 2013


Orioko udalak bideo bat grabatuko du euskararen aldeko diskurtsoa aldarrikatzeko

Bideoak oriotarren euskararen inguruko bizipenak, sentimenduak eta iritziak jasoko ditu. Orain dela 20 urte 'Euskaraz Gazte' izeneko bideoa egin zuen Udaleko Euskara batzordeak eta arrakasta handia izan zuen herriko jendearen artean. Udalak uste du, 20 urte geroago, oraindik ere badaudela arrazoiak euskararen aldeko diskurtso bat aldarrikatzeko, eta horregatik jarri du martxan 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoa.
Irakurri osorik »

Osasunbideari arduraz jokatu eta hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio UEMAk

Bederatzi hilabete igaroko dira UEMAk eta Osasunbideak bilera egin zutenetik. UEMAk eskaera zehatzak helarazi zizkion Osasunbideari, eta Osasunbideako arduradunek beren aldetik, gaia landu eta 2013ko urtarrilean beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuten. UEMAk ordea, ez du bilerarako deialdirik jaso.
Irakurri osorik »

Azpeitiko udalak euskara ikasteko doako ikastaroak antolatu ditu langabetuentzat

Kontxita Martija Euskara batzordeburuak eta Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, "Milaka dira azken 30 urteotan Azpeitiko Udal Euskaltegian euskara ikasten ibilitako azpeitiarrak. Azpeitiar horietako asko eta askori lanerako aukera ere hortik etorri zaie; euskara ikastetik, alegia. Horregatik, gaur egungo lan egoeraren beltza eta larria ikusita, Azpeitiko Udalak ate hori zabal-zabalik utzi nahi die langabezia egoeran dauden azpeitiar guztiei"
Irakurri osorik »

Lan metodologia berriarekin, UEMAk bultzada indartsua eman nahi dio udalen euskalduntzeari

Urtea amaitzerako, UEMAko 71 udaletako euskararen erabilera plan berriak martxan jarriko dira. Metodologia berriarekin, UEMAko irizpideak esparruz esparru landu nahi dira. Eta udalez udal adostuko den jarraipen sistemaren bitartez, erabilera planen eraginkortasuna areagotu nahi da.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.