Hasiera » 2013 (Orrialdea 11)

Urteko artxiboak: 2013


UEMAk ere parte hartuko du Segura irratiko BIXI BIXI irratsaioan

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barnean kokatuta, zazpigarren ikasturtez BIXIBIXI irrati emankizuna hastera doa. Segura Irratian FM 89.2an izango da entzungai. Eta Segura Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu berri denez, UEMAren parte hartzea ere izango du saioak.
Irakurri osorik »

Baztango Osasun Kontseiluak mediku euskaldunak exijitu ditu

Baztango Osasun Kontseiluak gogor salatu du Elizondoko Osasun Etxeko plazak euskaraz ez dakiten medikuen esku utzi izana. Gaia Nafarroako parlamentura eraman eta euskararen legea bete dadin eskatuko dio, Garbine Elizegi Baztango alkatea buru duen kontseiluak.
Irakurri osorik »

Belastegi: “Helegiteak jaso dituzten udalei babes osoa eskaini nahi diegu”

Zarautz, Olazagutia, Anoeta, Lezo, Zestoa, Errezil, Elgoibar eta Zumaiako udalek helegiteak jaso dituzte hizkuntz irizpideengatik. Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak "euskararen aurkako erasotzat" jo ditu helegiteok, argitaratu duen iritzi artikuluan. Helegite sorta honen erdian, "arduraz jokatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi" izan du Belastegik, eta gogora ekarri du "eraso hauek indarrak biltzeko parada ere eskaintzen" dutela.
Irakurri osorik »

UEMAk eraso politikotzat jo du Estatuko abokatuak Zarauzko hizkuntz irizpideen aurka jarritako helegitea

Espainiako Estatuko Abokatuak helegitea jarri du Zarauzko Udalak Bildu, PSE-EE, Aralar eta Ezker-Anitzaren aldeko botoekin onartutako hizkuntza irizpideen aurka. Aurrez, Anoeta, Lezo eta Zestoako udalek ere jaso dituzte antzeko helegiteak, kasu horietan kontratazio publikoetan hizkuntza irizpideak ezartzeagatik. UEMAren ustez, “euskararen aurkako erasoak” dira helegite horiek guztiak.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.