Hilabeteko artxiboak: abendua 2013
‘Euskaraz bizi-bizi’ bideoa aurkeztu du Orioko Udaleko Euskara batzordeak
Abenduaren 7an Herriko Plazan egindako jaialdian aurkeztu zuen Udaleko Euskara batzordeak udazken honetan grabatutako bideoa. Bideoa 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan grabatu du Udalak, herritarren hizkuntza-kontzientziazioan eragiteko asmoz.
Irakurri osorik »
UEMAko Zuzendaritza Batzordeak adierazpena plazaratu du euskararen egunean: “Euskara biriketatik”
"Baikortasunez eta ilusioz" agertu da UEMAko Zuzendaritza Batzordea 2013ko euskararen egunean. "Udalerri euskaldunetatik abiatuta, herritar soilen inplikazioaz, elkarte eta eragileekin bat eginez eta instituzio publikoen bultzadaz euskararen arnasguneak zabaltzeko pauso sendoak" eman daitezkeela nabarmendu du.
Irakurri osorik »
Etxeberria: “Euskal Herri euskaldun baten alde egiteko batu gara UEMAra”
Azaroan hartu zuen Markina-Xemeingo Udalak UEMAn sartzeko erabakia. Hori dela eta, Lea-artibai eta Mutrikuko Hitzak elkarrizketa interesgarria egin dio Irma Etxeberria Markina-Xemeingo Euskara zinegotziari, 2013ko euskara egunerako argitaratu duten gehigarrian.
Irakurri osorik »
Benetan maite nauzu?
Bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kaleratu du Bermeoko Udalak, herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, Geurien be bai egitasmoaren baitan.
Irakurri osorik »