Arnasguneek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantziaren jabe izanik eta, aldi berean, gune geografiko euskaldunetan detektatu den distentsio eta kontzientziazio faltak sortutako kezkaz oharturik, horietan eragiteko asmoz, arnasguneen tailerrak diseinatu dituzte Kontseiluak, Bertsozaleen Elkartea, EHE, EMUN, TOPAGUNEA eta UEMAk.
Dagoeneko zazpi herritan izan da UEMA tailerrak ematen: Orion, Araitzen, Markinan, Goizuetan, Bergaran, Zarautzen, Getarian eta Baztanen. Pertsona ugari bertaratu da tailerrotara eta aurrera begirako proposamen zehatzak egin dira guztietan. Hutsune horiei nork erantzun beharko liekeen ere proposatu da eta hurrengo baterako hitzorduak ere jarri dituzte, hasitako bideari jarraipena eman asmoz.
Ateratako hutsuneen artean, errepikatuenak ondorengo eremuak izan dira: administrazioa (lanbide, bake epaitegiak, Osakidetza, hezkuntza delegaritza…), ostalaritza-merkataritzan ahoz zein idatziz , eremu informalean gaztelaniarako joera (gurasoak, gazteak…), herritik kanpora atera eta gaztelaniaz hastea.