Hasiera » Zehaztu gabe » Lurraldea & Hizkuntza I. jardunaldiak urtarrilean

Lurraldea & Hizkuntza I. jardunaldiak urtarrilean

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldiak antolatu dituzte UEUrekin lankidetzan.

Urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Eta matrikula doan izango bada ere, parte hartu nahi duenak, aurrez, izena eman beharko du.

Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun komunitatearengan duten eragina landuko da jardunaldi honetan. Hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez.

Jardunaldien helburuak

  • Geografia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz hausnartzea.
  • Lurralde-antolakuntza eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragin zuzenaz ohartaraztea.
  • Eragin hori kontuan har dadin hartu beharreko neurriez hausnartzea, bai kalteak murrizteko bai onurak indartzeko.

Edukiak

Urtarrilak 16, osteguna.

8:30-9:00 – Harrera eta dokumentazio banaketa.

9:00-9:30 – Aurkezpena

  • Karmele Artetxe, UEUko zuzendaria.
  • Unai Fernandez de Betoño, Arkitekto doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

9:30-12:00 – 1. Lurralde-antolaketa: oinarrizko printzipioak eta ikuspegi desberdinak.

  • Geografoaren ikuspegia. Peio Lozano, Geografo doktorea, UPV/EHUko irakaslea.
  • Legelariaren ikuspegia. Jose Ignacio Cubero, Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko irakaslea
  • Arkitektoaren ikuspegia. Koldo Telleria, Arkitektoa, UPV/EHUko irakaslea.
  • Mahai ingurua. Moderatzailea: Unai Fernandez de Betoño.

12:00-12:15 – Atsedena.

12:15-14:15 2. Arnasguneak euskararen herrian: arriskuak.

  • Senpere, Busturia, Zubieta eta Zerain.
  • Moderatzailea: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

14:15-15:30 – Bazkaria (izena eman behar da)

15:30-17:30 3. Arnasguneen garapena Euskal Herritik kanpo.

  • Aland Uharteak. Elisabeth Nauclér, Zuzenbidean lizentziatua, Finlandiako Parlamentuko kidea.
  • Gales. Meirion Davies.
  • Flandria. Wilfried Vandaele. Informazio eta komunikazio-zientzietan masterra, Flandriako Parlamentuko kidea.
  • Moderatzaileak: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

 Urtarrilak 17, ostirala.

9:00-9:30 – Harrera.

9:30-12:30 – 4. Lurralde-antolaketa eta gizarte erantzukizuna.

  • Zeharlerrotasuna lurralde-garapenean: generoa eta parte-hartzea. (zehaztu gabe)
  • Gipuzkoako lurralde-garapena. Zigor Etxeburua eta Ugaitz Iturbe, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Arnasguneak euskararen normalizazio-prozesuan. Paul Bilbao, Kontseilua eta (zehaztu gabe), UEMA.

11:15-11:45 – Atsedena.

12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.

  • Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao, Unai Fernandez de Betoño eta Karmele Artetxe.

Metodologia

Hitzaldiak eta mahai-inguruak garatuko dira.

Nori zuzendua

Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat.

 

 

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.