Hasiera » 2013 » abendua

Hilabeteko artxiboak: abendua 2013


Arnasguneen tailerren inguruko balorazio positiboa egin du UEMAk

Dagoeneko zazpi herritan izan da UEMA tailerrak ematen: Orion, Araitzen, Markinan, Goizuetan, Bergaran, Zarautzen, Getarian eta Baztanen. Pertsona ugari bertaratu da tailerrotara eta aurrera begirako proposamen zehatzak egin dira guztietan.
Irakurri osorik »

UEMA: “Nafarroako administrazioak hizkuntz eskubideak urratzen dituela esatea ez da iritzi bat, errealitate objektiboa baizik”

Euskarazko zerbitzuak bermatzeko planik ez dute aurkeztu Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak eta Javier Morras Lehendakaritza Jusitizia eta Barne kontseilariak Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldiotan. Ez dago administrazioa euskalduntzeko planik, ezta borondaterik ere, eta hori bereziki kezkagarria da UEMAren ustez.
Irakurri osorik »

Herritarren hizkuntza eskubideak “bere osotasunean” errespetatu gabe ere, Euskararen Legea betetzen dutela esan du Javier Morras Nafarroako Gobernuko kontseilariak

Nafarroako Lehendakaritza Justizia eta Barne Saileko batzordean Morrasek emandako datuen arabera, osasun arloko lanpostuen %35ek dute hizkuntza eskakizuna, Liburutegietako lanpostuetan euskara meritu gisa baloratzen da. Nekane Perezek (Aralar-Nafarroa Bai) eta Bakartxo Ruizek (Bildu) argi utzi nahi izan dute legeak euskaraz aritzeko aitortzen dien eskubidea urratzen duela Nafarroako Gobernuak.
Irakurri osorik »

Administrazioa euskalduntzeko planik ez, eta datuak ematera mugatu da Iribas, Hezkuntza batzordean egindako agerraldian

Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko eskaintzen dituen zerbitzuek langileen aldetik dagoen eskaerari erantzuten diola nabarmendu du Iribasek. Nekane Perezek (Aralar-Nafarroa Bai) euskalduntze plan bat diseinatu eta garatzeko eskatu du. Bakartxo Ruizek (Bildu), berriz, euskararen legea betetzeko asmorik edo borondaterik baduten galdetu dio Iribasi.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.