Hilabeteko artxiboak: azaroa 2013
UEMA hizkuntza eskubideez ariko da gaur Nafarroako Parlamentuan
Osasungintza eta Kulturako batzorde banatan parte hartuko dute Eneka Maiz eta Jon Abril UEMAko Zuzendaritza batzordeko kideek. Nafarroako udalerri euskaldunetako osasun etxe eta liburutegietan herritarren hizkuntza eskubideak urratzen direla eta, arazoa gainditzeko neurri zehatzak proposatuko ditu UEMAK.
Irakurri osorik »
Nafarroako udalerri euskaldunetako osasun etxe eta liburutegietan arazo larriak dituzte herritarrek euskaraz aritzeko
UEMAk Nafarroako Parlamentura eramango du gaia eta arazoa konpontzeko proposamenak aurkeztuko ditu. Izan ere, legeak herritarrei administrazio publikoarekin euskaraz aritzeko eskubidea aitortzen dien arren, Nafarroako udalerri euskaldunetako liburutegi eta osasun etxeetan ez da euskarazko zerbitzurik bermatzen. Hainbat eragilek eskatu dute arazoa gainditzeko neurriak hartzea, UEMAk, Nafarroako Arartekoak eta Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak, besteak beste.
Irakurri osorik »
Markina-Xemeingo Udalak UEMAn sartzeko erabakia hartu du
Bildu eta Aralar-en aldeko botoekin hartu zuen Markina-Xemeingo Udalak UEMAn sartzeko erabakia atzo egindako udalbatzan. Mankomunitateko Batzar Nagusiaren onarpena jasotakoan izango da ofizialki Markina-Xemein UEMAko kide. Markina-Xemein UEMAk biltzen duen 72. udalerria izatera pasako da.
Irakurri osorik »
Osakidetzan ere arnasguneak sortzea proposatu du Maren Belastegi UEMAko lehendakariak
Maren Belastegi UEMAko lehendakariak iritzi artikulua argitaratu du. Belastegiren iritziz "osasungintzan ere arnasguneak sortu ezean, nekez lortuko da Osakidetzan euskararen normalizazioa." UEMA bere aldetik, "dagokion eremutik eta ahal duen neurrian" laguntzeko prest dagoela nabarmendu nahi izan du, eta "lankidetzarako gune berriak" eskaintzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
Irakurri osorik »