Hasiera » Zehaztu gabe » UEMA hizkuntza eskubideez ariko da gaur Nafarroako Parlamentuan

UEMA hizkuntza eskubideez ariko da gaur Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako udalerri euskaldunetako liburutegi eta osasun etxeetan arazo larriak dituzte herritarrek euskaraz aritzeko. Legeak herritarrei euskaraz aritzeko eskubidea aitortzen badie ere, Nafarroako udalerri euskaldunetako liburutegi eta osasun etxeetan ez da euskarazko zerbitzurik bermatzen. Hainbat eragilek eskatu dute arazoa gainditzeko neurriak hartzea, UEMAk, Nafarroako Arartekoak eta Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak, besteak beste. UEMAk Nafarroako Parlamentura eramango du gaia eta arazoa konpontzeko proposamenak aurkeztuko ditu.

Nafarroako Parlamentuko Osasungintza eta Kulturako batzordeetan parte hartuko dute Eneka Maiz eta Jon Abril UEMAko Zuzendaritza batzordeko kideek. Nafarroako udalerri euskaldunetako osasun etxe  eta liburutegietan herritarren hizkuntza eskubideak urratzen direla eta, arazoa gainditzeko  neurri zehatzak proposatuko ditu UEMAK:

    – 16:30ean Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Batzordean (liburutegietak).

    – 17:30ean Osasungintza Batzordean (Osasun Etxeak eta Emakumeen Arretarako Zentroak).

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.