Hasiera » Zehaztu gabe » Osasun etxe eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu ditu UEMAk Nafarroako Parlamentuan

Osasun etxe eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu ditu UEMAk Nafarroako Parlamentuan

InIMG_6237stituzio publikoek herritarren eskubideak urratzea larria dela gogorarazi, eta Nafarroako “zonalde euskaldunean” administrazioak euskarazko zerbitzua eskaintzeko betebeharra duela gogora ekarri dute Enekea Maizek eta Jon Abrilek. Osasun etxe eta liburutegien euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea ere agertu dute UEMAko ordezkariek. Eta horretan, instituzioen arteko elkarlanetik harago jo, eta hainbat eragileren ekarpenak ere jasotzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan dute. Adibide gisara eta liburutegietako kasuari lotuta, ASNABI Nafarroako liburuzainen elkartea aipamena eginez.  

Osasun zerbitzuak euskalduntzeari lotuta, lehentasunak eta epeak zehaztuta, plangintza osoa kudeatzeko lantaldea osatzea proposatu du Mankomunitateak. Eta garrantzitsutzat jo du udalek eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak) ere lan horretan parte hartzea.

Osasun zentroetako zerbitzua euskalduntzeko UEMAk proposatu dituen neurri zehatzak:

¨ Eremu Euskalduneko Osasun etxeetako eskakizun elebiduna ez duten lanpostuei eskakizun elebiduna jartzea. Lehentasuna duten lanpostuak honako hauek dira:

-Pediatrak

-Medikuak

-Jendaurrean lan egiten duten langileak

¨ Eremu Euskalduneko emakumeen Arretarako Zentroetako lanpostuei plantilla organikoan eskakizun elebiduna jartzea.

¨V1 jakite maila eskasa dela ikusirik, lanpostu horietan V3 jakite maila eskatzea.

¨Euskarazko plazen ordezkoetan langile elebidunak egon daitezela bermatzea.

¨Gainerako arloetan, urratsak ematen hastea: paisaia linguistikoa, informazio-orriak, mamografiako zitazioak, mamografiako txostenak, erradiografia zerbitzuko inkestak, hitzorduak jartzeko SMS-mezuak, baja-agiriak…

¨Urgentziazko Zerbitzuetako langileen hizkuntz perfilak zehaztea.

Liburutegietako zerbitzua euskalduntzeko UEMAK proposatu dituen neurri zehatzak:

¨ Eremu Euskaldunean profil elebiduna ez duten lanpostuei profil elebiduna jartzea.

¨ Profil hori C1 mailakoa izatea.

¨ Dagoeneko lanpostu finkoa duten liburuzainen kasuan, horiendako euskalduntze plan bat diseinatzea.

¨ Eremu Mistoko zenbait lanposturi profil elebiduna paratzea; batez ere liburuzain bat baino gehiago dauden liburutegietan.

¨Plaza elebidunen ordezkoetan langile elebidunak egon daitezela bermatzea.

¨Liburuzain guztiei, oro har, euskara ikasteko erraztasunak ematea.

¨ Nafarroako Gobernuak Liburutegien Sareko udalekin eginak dauzkan hitzarmenetan hizkuntzaren erabilerari buruzko irizpideak ezartzea: liburu eta materialak hornitzea, paisaia linguistikoa, informazio-orriak, aplikazio informatikoa…

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.