Hasiera » Zehaztu gabe » Segura irratiko BIXI-BIXI irratsaioan euskararen arnasguneen tailerrei buruz ariko dira gaur eguerdian

Segura irratiko BIXI-BIXI irratsaioan euskararen arnasguneen tailerrei buruz ariko dira gaur eguerdian

Asteazkenero bezala, BIXIBIXI irratsioa 12:15ean izango da, Segura irratian, zuzen zuzenean. Lierni Elorzaren gidaritzapean, ondoko lagunek ere parte hartuko dute irratsaioan:

    – Joxe Ramon Agirre “Marron” Lizarrustiko aterpetxeaz arituko da.

    – Maitane Legarreta Goiztiri AEK euskaltegitik bertso txapelketa eta euskaltegien arteko proiektuaz mintzatuko da, eta Errigora proiektua ere aurkeztuko du.

    – Goizane Aranak UEMAko Arnasgune tailerren berri emango du.

    – Gillermo Roak Quark saioan “Lunatikoak” liburua aurkeztuko du, Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebeste lagun hartuta.

 Gainera, Oiartzungo bertso txapelketako saiorako sarrerak ere zozketatuko dituzte.

Euskara Biziberritzea helburu BIXIBIXI Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta Segurako Udalaren laguntzarekin osatuta saioa da. Ostegunetan, arratsaldeko zazpietan, eta igandetan, goizeko zortzietan ere entzun daiteke irratsaioa. Baita internet bidez ere,  https://goierri.hitza.info/category/bixi-bixi/ helbidean.

Entzuleek beraien iradokizun edota galde-erantzunak bixibixisegura@gmail.com  helbidera idatziz bidera ditzakete edo irratiko telefonora -943 801041- deituz, irratsaioak irauten duen bitartean.

  
 
Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.