Hilabeteko artxiboak: azaroa 2013
Tolosa Euskararen Hiria egitasmoa aurkeztu du Galtzaundi Euskara taldeak
Lau urterako proiektua izango denaren aurkezpen publikoa egin dute, Tolosako kultur etxean. Lau urteren buruan euskararen erabilera indarberritzeko zutabe sendoak ezartzea da egitasmoaren helburu nagusia.
Irakurri osorik »
Euskara eskolak Oiartzungo merkatari eta ostalarientzat
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker jarriko da martxan egitasmoa, eta izena emateko epea zabalik izango da abenduaren 11 arte. Euskara ikastaro honen helburua da euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariek bezeroekin ohiko elkarrizketak euskaraz izaten ikastea.
Irakurri osorik »
‘Euskara Elkartera’ egitasmoaren balantzea egiten ari dira Oiartzungo elkarteak
Oiartzungo 30 elkartek parte hartzen dute Euskara Elkartera egitasmoan. Euskararen erabilera areagotzeko hartutako konpromisoak baliogarriak izan diren aztertuko dute, eta aurrera begirako pausoak zehaztuko dituzte. 2014an zehar balorazio bilerak amaitu, batzar orokorra egin, eta egitasmoa definitzea da helburua.
Irakurri osorik »
Osasun etxe eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu ditu UEMAk Nafarroako Parlamentuan
Instituzio publikoek herritarren eskubideak urratzea larria dela iritzita, Nafarroako “zonalde euskaldunean” administrazioak euskarazko zerbitzua eskaintzeko betebeharra duela gogora ekarri dute Eneka Maiz eta Jon Abrilek. Osasun etxe eta liburutegien euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea ere agertu dute UEMAko ordezkariek.
Irakurri osorik »