Hilabeteko artxiboak: urria 2013
“Superberbalagunak, elkartu gurekin” lelopean, mintzapraktikak aurkeztu dituzte Debagoienako euskara eragileek
Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko euskara eragile eta elkarteek, 'Superberbalagunak, elkartu gurekin' deitzen den programa aurkeztu dute. Bertan izan da Maren Belastegi UEMAko lehendakaria ere, eta honelako egitasmoek euskararen bizi berritzean duten eragin positiboa nabarmendu du.
Irakurri osorik »
Lazkoz, Aresoko Udaleko idazkari kontu-hartzailea: “Aresoko Udalak euskaraz funtzionatzen du”
Aresoko udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko erabakia hartu izana, “herriarentzat erabaki egokia” izan dela uste du Lazkozek. Eta UEMAk Aresoko herriari egindako ekarpen esanguratsuena, “kontzientzia areagotzea eta hizkuntza eskubideak defendatzeko jarrera indartzea” izan dela deritzo.
Irakurri osorik »
UEMAk ere parte hartuko du Segura irratiko BIXI BIXI irratsaioan
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barnean kokatuta, zazpigarren ikasturtez BIXIBIXI irrati emankizuna hastera doa. Segura Irratian FM 89.2an izango da entzungai. Eta Segura Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu berri denez, UEMAren parte hartzea ere izango du saioak.
Irakurri osorik »
Baztango Osasun Kontseiluak mediku euskaldunak exijitu ditu
Baztango Osasun Kontseiluak gogor salatu du Elizondoko Osasun Etxeko plazak euskaraz ez dakiten medikuen esku utzi izana. Gaia Nafarroako parlamentura eraman eta euskararen legea bete dadin eskatuko dio, Garbine Elizegi Baztango alkatea buru duen kontseiluak.
Irakurri osorik »