Hilabeteko artxiboak: urria 2013
Arriaga: “UEMAn egoteak lasaitasuna, laguntza eta sostengua emoten deusku”
Elena Arriaga Aulestiko Udaleko jarduneko idazkariak bere bizipen eta sentsazioak konpartitu ditu gurekin. Aulestiko Udalak UEMAren sorrera bultzatu izana “erabaki zuzena eta ausarta” izan zela uste du. Atzera begiratuta, herritarrek euskaraz “osotasunean bizi izateko erraztasunak” lortu dituztela uste du. Eta herri txikia izanik ere, Aulestiko udalak %100 euskaraz funtzionatzeko gaitasuna duela nabarmendu nahi izan du.
Irakurri osorik »
Usurbil eta Orioko Bake Epaitegian euskarazko zerbitzua berma dadin exijitu dute
Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Beñat Solaberrieta Orioko alkateak eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak gutunak helarazi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Justizia administrazioko zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzari, Arartekoari, Hizkuntza Eskubideen Behatokiari eta Elebideri.
Irakurri osorik »
EUSKARAZ NAIZ! lelopean abizenak euskalduntzeko kanpaina egingo du UEMAk hainbat udalekin elkarlanean
UEMAk hiru helburu bete nahi ditu kanpaina honekin. Batetik, euskarak izan dituen debeku eta garai ilunen ondorioak gainditzeko urrats txiki bat ematea. Bigarrenik, lehen helburu hori bete ahal izateko norberaren inplikazioa lortzea. Eta hirugarrenik, herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta aurkezteko urratsa eman dezaten lortzea.
Irakurri osorik »
Bergaran euskararen arnasguneak hizpide
Hainbat eragiletako ordezkariek parte hartu zuten Jardun Euskara Elkarteak eta UEMAk elkarlanean antolatutako tailerrean. Urriaren 29an egingo dute bigarren saioa.
Irakurri osorik »