Hasiera » Zehaztu gabe » Arnasguneen tailerraren bigarren saioa egin dute Goizuetan

Arnasguneen tailerraren bigarren saioa egin dute Goizuetan

Arnasguneen tailerraren bigarren saioa egin dute Goizuetan. Lehen saioan herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak eta horren zergatiak aztertu ondoren, traba horiek gainditzeko egin dezaketenaren inguruan aritu ziren bigarren saioan.

Euskarak Goizuetan dituen hutsuneak zerrendatzerakoan, bertako osasun zentroko pediatra erdalduna edota Nafarroako administrazioa agertu dira. Horrez gain, hainbat herritarrek erdararako duten joera edota euskaraz irakurtzeko ohitura falta ere arazo moduan ikusi dituzte tailerrean parte hartu  dutenek.

Egoera zehatz horiek gainditu asmoz, Euskara Zerbitzuak, Udalak, herriko elkarte eta norbanakoek elkarlanean euskararen arnasguneak zabaltzeko bidea hasi nahi dute.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.