Hasiera » Zehaztu gabe » Montes: “Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke”

Montes: “Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke”

Aitor Montes Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) kideari elkarrizketa egin dio Anboto Durangaldeko agerkariak. Argi dauka Montesek: “Kalitatezko osasun arreta erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzen dena da, ez besterik”. Irakurri elkarrizketa osorik

OEE

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea orain bi hamarkada sortutako erakundea da, eta bere izenak berak adierazten duen moduan, euskara osasun-arloan sustatu eta bultzatu nahi duen elkartea da, osasun alorrean euskara normalizatzen lagunduz.

Elkarteak 357 bazkide dauzka une honetan, eta ezaguna da, batik bat, urtero antolatzen dituen jardunaldiengatik.

Jardunaldietan hainbat ekintza burutzen dira: hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, poster-erakusketak… Orain arte 22 jardunaldi edo biltzar egin dira, eta, horiei esker, material asko sortu da lanean euskaraz jarduteko.

Baina biltzarrez gain, elkarteak ekimen gehiago ere bultzatzen ditu. Esaterako, bi urterik behin Agote saria antolatzen du, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaitan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko; edo bertso-saio klinikoak, modu ludikoan pazienteen historia klinikoak aztertzeko.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.