Ostiralean, urriaren 18an, Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketa egingo da Azpeitian, Euskara Gizarte Erakundeen KONTSEILUAren, Azpeitiko euskalgintzako erakundeen eta Azpeitiko Udalaren Euskara Batzordearen babesarekin. Ekimen honen helburua, euskaraz bizitzeko nahia agertzea da. Eta horregatik, Udaleko Euskara Batzordeburua den Kontxita Martijak azpeitiarrei dei egin nahi die lasterketan parte har dezaten.
Parte-hartzea guztiz librea da, hala ere, diruz lagundu nahi dutenek 17:00etatik aurrera plazan bertan ezarriko den mahaian izena eman ahal izango dute ordainduta. Haurrek, (14 urte bitartekoak) 2 euro ordaindu beharko dute eta helduek, berriz, 5 euro. Era berean, nahi duenak kamiseta erosteko aukera izango du 5 eurotan.
Lasterketak ez du sailkapenik izango, baina diruz laguntzen duten parte-hartzaile bakoitzak diploma bat jasoko du oroigarri gisa. Diploma hauek zenbaki bat izango du egunean bertan egingo den zozketan parte hartzeko. Beraz, parte-hartzaileak MP4 bat, bi DVD eramangarri, EBND motxila bat eta EBND sari ezberdinez osatutako lau sortaren zozketan sartuko dira.
Lasterketaren xehetasunak
Eguna: 2013ko urriak 18
Ordua: 19:00etan
Tokia: Plaza Nagusian
Ibilbidea: lasterketa maila guztiak plazan hasi eta bukatuko dira
Azpeitia
Azpeitia 2008an sartu zen UEMAn eta Mankomunitateko herri handienen artean dago. Eustat, Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, eta 2011ko datuei erreparatuta, 14.015 biztanletatik, 11.723 ziren euskaldunak eta 1.119 ia-euskaldunak. Biztanleen %83,64 eta %7,98 hurrenez hurren.