Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAk ere parte hartuko du Segura irratiko BIXI BIXI irratsaioan

UEMAk ere parte hartuko du Segura irratiko BIXI BIXI irratsaioan

Zazpigarren ikasturtez BIXIBIXI irrati emankizuna hastera doa.  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barnean kokatua da eta Segura Irratian FM 89.2an entzungai izan ohi da, aurten ere, orain arteko ordu berean, asteazkenero 12:15ean hasita ordu betez zuzenean. Ostegunetan (19:00) eta igandetan (8:00) errepikatu ohi da. Noiz nahi Goierriko Hitzako web gunean ere entzun daiteke.

Sei urtez guztira 205 saio egin ditugu, aurten 35 aurreikusten dira, urriaren 2an hasi eta ekainaren 18ra artean. Saioa Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta hasi zen Udalaren babes osoa izan du hasieratik. Lierni Elortzak koordinatu eta aurkeztua da, astero-astero estudioan zuzenean asteazkenetan. Teknikari lanetan Laider Sarasua eta Mariaje Telleria aritzen dira.

Aurreko sei edizioetan oso erantzun baikorra izan du egitasmoak, entzuleen aldetik eta helburu berarekin lanean ari diren beste elkarteengandik ere bai. Beraz aurten ere ildo beretik segituko dugu, besteak beste kolaboratzaile finko hauek parte hartzaile izango direlarik:

Seguratik bertatik:

  • – Udaleko ordezkariak
  • -HITZ EDO IRRI euskaraz elkarri elkarteko partaideak astero beraien ekarpenekin parte hartuko dute.
  • – Liburutegiko arduraduna hilabetean behin
  • – Laiotz Herri Eskolako irakasle eta ikasleak
  • – San Joan Egoitzakokoak

Gainera:

  • Segura Udalerri euskaldunen mankomunitatean sartu berri denez, UEMAren parte hartzea ere izango du saioak.
  • Elhuyarren presentzia izango dugu.  Zientziaren komunikazioan euskaraz aitzindaria da Elhuyar, eta Gillermo Roak aurkeztutako Quark saioa izango da astero.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.