Hasiera » Zehaztu gabe » Baztango Osasun Kontseiluak mediku euskaldunak exijitu ditu

Baztango Osasun Kontseiluak mediku euskaldunak exijitu ditu

Osasunbideak euskaraz ez dakiten profesionalen esku utzi ditu Elizondoko Osasun Etxeko mediku plazak. Hori dela eta, Elizondoko Osasun Etxean bizi den egoera larria gogor salatu du Baztango Osasun Kontseiluak. Gainera, kontua Nafarroako Parlamentuari jakinarazi eta esku hartzeko eskatuko dio euskararen legea bete dadin exijitzeko.

Gaindituta ziruditen egoerak errepikatzen ari dira Elizondoko Osasun Etxean. Azken urteetan, oro har, mediku euskaldunak izan dituzte Baztanen. Orain, ordea, Osasunbideak euskaraz ez dakiten hiru medikuri esleitu dizkie Baztango lanpostuak.

Baztan udalerri euskalduna izaki, bertako bizilagunen %80 baino gehiagok daki euskaraz. Gainera, bertako hainbat herritarrek, batez ere pertsona helduek, zailtasunak dituzte erdaraz komunikatzeko. Errealitate horrek, erabat baldintzatzen du herritarrei ematen zaien osasun arretaren kalitatea.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.