Hasiera » 2013 » iraila (Orrialdea 2)

Hilabeteko artxiboak: iraila 2013


Kontratazio publikoetarako hizkuntza baldintzen araudia aurkezteko bi saio egin dira Tolosaldean eta Goierrin

Proiektuak alor sozioekonomikoaren euskalduntzean izango duen eraginaren jakitun izanda, proposamenaren xehetasunak aurkeztu eta zalantzak argitzea izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEMAk elkarlanean antolatuko aurkezpen saioen helburua. Udal ordezkariek egitasmoarekiko interes berezia erakutsi dute.
Irakurri osorik »

Udalerri euskaldunei aitortza bai, euskalduntzeko neurririk ez

Pasa den astean aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako arduradunek Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria. Eta UEMAk ESEPen gaineko balorazioa plazaratu du orain. Planean gune geografiko euskaldunenei toki berezia eman izana positiboki baloratu arren, udalerri euskaldunen garapen soziolinguistikorako neurri eraginkorrak falta direla nabarmendu du UEMAK.
Irakurri osorik »

Orioko udalak bideo bat grabatuko du euskararen aldeko diskurtsoa aldarrikatzeko

Bideoak oriotarren euskararen inguruko bizipenak, sentimenduak eta iritziak jasoko ditu. Orain dela 20 urte 'Euskaraz Gazte' izeneko bideoa egin zuen Udaleko Euskara batzordeak eta arrakasta handia izan zuen herriko jendearen artean. Udalak uste du, 20 urte geroago, oraindik ere badaudela arrazoiak euskararen aldeko diskurtso bat aldarrikatzeko, eta horregatik jarri du martxan 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoa.
Irakurri osorik »

Osasunbideari arduraz jokatu eta hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio UEMAk

Bederatzi hilabete igaroko dira UEMAk eta Osasunbideak bilera egin zutenetik. UEMAk eskaera zehatzak helarazi zizkion Osasunbideari, eta Osasunbideako arduradunek beren aldetik, gaia landu eta 2013ko urtarrilean beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuten. UEMAk ordea, ez du bilerarako deialdirik jaso.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.