Hasiera » Zehaztu gabe » Maren Belastegi UEMAko lehendakariak eta beste eragileetako ordezkariek ESEPen inguruan egindako balorazioak jaso ditu Berriak

Maren Belastegi UEMAko lehendakariak eta beste eragileetako ordezkariek ESEPen inguruan egindako balorazioak jaso ditu Berriak

UEMA, Kontseilua , Hekimen, AEK, Bai Euskarari Ziurtagiria, LAB Euskara Idazkaritza eta Topaguneak ESEP inguruan egindako balorazioak jaso ditu Berriak. Oro har, Euskara Sustatzeko Plana egitea begi onez ikusten badute ere, planak dituen hutsuneak eta gabeziak nabarmendu dituzte.

UEMAk pasa den astean plazaratu zuen ESEPen inguruan egindako balorazioa, orain Maren Belastegi UEMAko lehendakariak hitzak jaso ditu Berriak:

“Arnasguneak aipatzea ondo dago, baina iruditzen zaigu planari ausardia falta zaiola”

“Uemak beti sustatu du arnasguneen ideia. Euskararentzat ezinbestekoak dira gune horiek. Planean kontzeptu hori jasotzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Aurrerapauso bat da. Baina ez dira horiek lortzeko eta garatzeko neurriak eta baliabideak proposatzen. Alde horretatik, plana ez zaigu egokia iruditzen.”

“Elebitasun orekatua eta normalizazio soziala ditu helburu. Orain arte elebitasun orekatu hori lortzea izan da helburu, eta ikusi dugu zer gertatu den: gaztelaniak eta frantsesak euskara jan dute. Euskara sustatzeko, hari lehentasuna emango dioten politikak behar dira.”

“Alde horretatik, proposatzen diren neurriak ez ditugu egoki ikusten, Uemako herrientzat ez dira baliagarriak. Ez da herri horien errealitatea kontuan hartzen, lan asko baitago eginda dagoeneko. Horrenbestez, herri bakoitzaren errealitatea hartu behar da kontuan politikak sustatzeko garaian, beti ere euskarari lehentasuna emanez.”

“Ausardia falta zaio. Ezagutza maila altua aprobetxatu behar zen, erabileran urrats nabarmenak egiteko. Baina ez da egin. Ez dira behar bezalako neurriak hartu. Guk beste plan bat egingo genuke».”

Eragileetako ordezkarien lerro-buruak

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia: “Gure ustez, euskararen ezagutzaren unibertsaltasuna izan beharko luke helburu”

Alberto Barandiaran  Hekimeneko zuzendaria: “Gure sektoreari begira, itun bidezko politika baten aldeko apustua falta da”

Mertxe Mujika  AEK-ko koordinatzailea:  “Uste dugu lortuko diren emaitzetan pentsatu ordez lanean hasteko unea dela”

Rober Gutierrez  Bai Euskarari Ziurtagiriko zuzendaria: “Plana ikusita, badirudi erabileran dagoela soilik euskararen etorkizuna”

Alberto Ugarriza LABeko Euskara Idazkaritzako kidea: “Neurriak beste modu batera daude idatzita, baina betiko errezetetatik abiatzen dira”

Iker Martinez De Lagos Topaguneko kidea: “Ona litzateke erakundeon artean partekatzeko gune gehiago izatea”

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.