Hasiera » Zehaztu gabe » Arnasguneei buruzko tailer ugari egingo da udazkenean

Arnasguneei buruzko tailer ugari egingo da udazkenean

Euskara bere kabian sentitzen den bilgunea, inork xaxatu eta eraso gabe etxeko jaun sentitzen den eremuari deitzen zaio arnasgunea. Eta soziolinguistikako edozein adituk onartzen duenez, hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusi den esparruak behar ditu, arnasguneak alegia.

UEMAk Kontseiluarekin, Topagunearekin, EMUNekin, Bertsozale Elkartearekin eta EHErekin elkarlanean, arnasguneen gaia sakontzeko tailerrak prestatu ditu. Gune euskaldunen garrantziaz eta euskararen iraupen eta sustapenean duten paperaz herritarrak kontzientziatzeko tailerrak dira. Eta arnasguneek euskararen biziraupenean eta normalizazioa lortzeko duten garrantziaz jabetuta eta horiek zaintzeko zein hedatzeko herritar taldeak aktibatzea ere lortu nahi da.

Udazkenean zehar, Goizuetan, Getarian, Zarautzen, Zestoan, Bergaran eta Baztanen egingo dira arnasguneen inguruko saioak.

Metodologia eta edukia

Tailerrak parte hartzaileak izango dira, nahiz eta soziolinguistikari buruzko oinarrizko azalpen batzuk ere emango diren. Herriko euskalgintzarekin edota eragileekin elkarlanean antolatuko dira tailerrak. Bi orduko bi saio izango ditu tailerrak.

Lehenengo saioan arnasguneetan bizi arren, euskaraz bizitzeko ditugun hutsuneen inguruko jasotze bat egingo da eta bigarrenean horiei konponbidea bilatzen saiatuko gara.

Dena den, helburua da, saio hauek abiapuntua izatea hurrengo etorriko den dinamika baterako.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.